Mapa
Nabigaziora joan
Bilaketara joan
Mapa lurralde baten xehetasunak jasotzen dituen marrazki edo irudi bat da. Mapak zehaztasun handikoak dira: oso ondo adierazten dute non lekututa dagoen gauza bakoitza (hiriak, mendiak, ibaiak...) eta distantziak oso ondo kalkulatuta egoten dira.
Mapa mota ugari daude, baina nagusiak hauek dira:
- Mapa fisikoa: lurraldean dauden mendi eta ibaiak adierazten ditu.
- Mapa politikoa: lurraldearen banaketa administratiboa adierazten du; hau da, herrialdeen izenak, mugak eta hiriburuak.