Vikidiatik

Masailezur

Nabigaziora joan Bilaketara joan
Giza matrailezurrak: goikoa horiz, behekoa arrosaz.

Masailezurrak (matrailezur, matelezur edo barailak) buruaren beheko aldean, ahoan, kokaturik dauden hezurrak dira, hortz-haginak dituztenak, hain zuzen. Gizakion matrailezurrak bi dira: gaineko matrailezurra eta beheko matrailezurra; biak artikulatuta daude, hau da, giltzadura baten bidez lotuta, loki-hezurren aldean; horri esker, beheko matrailezurra gora eta behera mugi daiteke, mastekatu ahal izateko. Beheko matrailezurra bakarrik mugi daiteke.

Jaio aurretik eta ondoren ere, gizakiok bi zatitan erdibituta izaten ditugu bi matrailezurrak; hilabete batzuren buruan, elkartu eta batu egiten dira bi zatiok.

Beheko masailezurra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fitxategi:BodyParts3D FJ6399 Mandible.stl Forma kurbatua du, eta haren gaineko aldean ahokatuta edo sartuta daude beheko hortz-haginak. Muturretan, bina adar ditu, loki-hezurretan goiko matrailezurrarekin artikulazio edo giltzadura osatzeko. Gainera, adar horietan finkatuta daude mastekatze edo murtxikatzean parte hartzen duten muskulu edo giharrek.

Masailezur honen beheko aldea sendoa eta irtena da, gizakion kasuan; kokotsa deitzen dugun irtengunea da, aurpegiaren aho azpiko zatian duguna. Gizakiok bakarrik dugu horrelako irtengune sendoa: tximino handiek eta beste animaliek ez daukate horrelako kokotsik.

Goiko masailezurra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso sendo eta estu elkarturik dago aurpegiko sudur-hezurrekin eta aho-sabaiko hezurrekin. Goiko masailezurreko beheko zati kurbatuan txertaturik daude goiko hortz-haginak. Barrunbe bana du, sinu maxilarra deitutakoak, aurpegiaren alde bakoitzean, sudur-hobiaren alboan eta betzuloen azpian.