Maskuri

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan

Maskuria, gernu-maskuria edo puxika gorputzean daukagun organo bat da, zorro bat bezalakoa, eta gernu edo pixa biltzen du.
Giltzurrunetatik maskurira joaten da gernua, eta bertan biltzen da, gorputzetik kanporatzen den arte.
Pelbisaren behealdean kokatuta dago; gizonen kasuan ondestearen aurretik, eta emakumeen kasuan umetokiaren aurretik.
Maskuriak gutxi gorabehera 300-500 mililitro (ia litro erdi bat) gernu bil ditzake helduen kasuan.
Ugaztun guztiek daukate maskuria.
Maskuria betetzen denean, haren muskuluek seinale bat bidaltzen diote garunari; horrek sentiarazten digu txiza egiteko gogoa. Ume txikienen kasuan izan ezik, normalean gure nahiaren arabera ireki dezakegu maskuria ixten duen muskulu edo esfinterra, eta horri esker atera daiteke gernua gorputzetik kanpora.

Maskuria irudian 5 zenbakia duen organoa da, erdizka horiz dagoena da.