Vikidiatik

Mendi

Nabigaziora joan Bilaketara joan
Txindoki mendia.

Mendia inguruko eremutik nabarmenki goratzen den lur zati bat da, tamaina handikoa, tontor batean bukatzen dena. Ohituraz, 600 edo 700 metroko altuera dutenei deitzen zaie mendi, eta gutxiago dutenei, berriz, muino edo mendixka.

Harkaitz, harri, lur eta, batzuetan, labaz osatuta daude. Lurrazala osatzen duten plaka handiek elkarrekin talka egiten dutenean sortuak dira; plakek elkarren kontra indar egiten dutenez, azkenik lurrazala tolestu egiten da gorantz. Horrela sortutakoak dira munduko mendi eta mendilerro edo mendikaterik handienak: Himalaia mendikatea Asian, Alpeak mendikatea Europan edo Andeak mendikatea Ameriketan. Sumendiak, berriz, ez dira horrela sortutakoak, lurrazalean pitzadurak daudelako eta laba kanpora atera delako baizik, mendi bat osatu arte.

Munduko mendirik altuena Everest da, 8.848 m dituena. Asian dago, Himalaia mendikatean, Txina eta Nepal arteko mugan.

Euskal Herriko mendirik garaiena, berriz, Hiru Erregeen Mahaia da, 2.446 metrorekin.

Ikusi, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]