Meteorologia

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Estazio meteorologikoa.

Meteorologia eguraldiaz eta atmosferaz arduratzen den zientzia da. Horretan jarduten dutenak meteorologoak dira.

Zientzia honek egunero gertatzen diren aldaketa atmosferikoak ikertzen ditu; era berean, atmosferaren propietate elektriko eta optikoak eta eskualde txikietan dauden gertakari atmosferikoak ere ikertzen ditu. Atmosferako geruzarik altuenak aztertzen direnean (20 edo 25 km.tik gora) teknika bereziak erabiltzen dira, eta kasu horretan aeronomia izena ematen zaio.

Eguneroko aldaketei eguraldia deritzo eta denboran zehar dauden egoerei klima.

Meteorologia errekorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1952. urtean Reunion uhartean 1870mmko euri prezipitazioa jausi zen, egun bakarrean.
  • 1922. urtean Libian 58 °C-ko tenperatura neurtu zen. Lurrean inoiz neurturiko tenperaturarik altuena.
  • 1934. urtean Ameriketako Estatu Batuetako New Hampshire estatuan 371 kilometro orduko haize bolada neurtu zen.
  • 1983. urtean Vostoken Antartikan -89 °C-ko tenperatura neurtu zen. Lurrean inoiz neurturiko tenperaturarik baxuena.

Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian, meteorologiaz arduratzen diren bi erakunde nagusi daude:


Wikibar.png
Blank user.svg KONTUZ! | Ondo ahoskatu eta ondo idatzi!

Jende asko nahasten da hitz honekin, eta "meteREOlogia" erabiltzen dute, forma zuzena erabili beharrean.