Vikidiatik

Mexiko

Nabigaziora joan Bilaketara joan
Mexikoren kokapena.
Mexikoko bandera

Mexiko Amerikako kontinentean dagoen herrialde bat da; zehazki, Ipar Amerikako hegoaldean dago, Ozeano Barearen eta Ozeano Atlantikoaren artean. Iparraldean Ameriketako Estatu Batuak ditu eta hegoaldean Guatemala. Mexikoko hiriburua Mexiko Hiria da, munduko bigarren hiririk populatuena.

Mexikoko hizkuntza ofiziala gaztelania da eta biztanleriaren %98k hitz egiten du. Hala ere, biztanleriaren %6,5 beren jatorrizko hizkuntzetan ere mintzatzen da. Guztira 65 mintzaira indigena daude. Hedatuena nahuatla da.

Mexiko 31 estatutan banaturik dago. Estatu populatuenak hurrengoak dira: Mexiko, Mexiko Hiria, Veracruz eta Puebla.