Molekula

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Ur-molekula

Molekula bi atomok edo gehiagok osatzen duten egitura da. Molekularen barruko atomo horiek "lotura kimikoak" deitutako indar batzuen bidez daude elkarturik.
Elektrikoki neutroa da molekula.
Kimika deitzen den diziplina zientifikoak aztertzen ditu molekulen osaera gobernatzen duten arauak.
Molekulen hainbat errepresentazio erabiltzen dira molekulak eta haien forma (edo egitura) irudikatzeko; sinpleenak formula kimikoak dira: hauek sinbolo bana erabiltzen dute atomoak irudikatzeko. Adibidez, hidrogenoaren sinboloa H da, eta oxigenoarena O. Horrela, ura oxigeno atomo batez eta bi hidrogeno atomoz osatua dagoenez, haren formula H2O da.