Momia

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan

Momia deitzen zaio hil ondoren denbora luzez oso egoera onean mantendu den gorpuari; hau da, urte asko igaro arren, usteldu eta hauts bihurtu ez den gorpuari.

Batzuetan, naturaren ezaugarriengatik gertatzen da hori (sekulako hotza egiten duelako, sekulako lehortasuna dagoelako, eta abar); beste batzuetan, gizakiek gorpua baltsamatu egiten dutelako (Egipton, adibidez, halaxe egiten zuten, antzina, faraoien gorpuarekin: hil ondoren, bendak jartzen zizkieten gorputz osoaren inguruan, eta gero sarkofagoetan sartzen zituzten).

Egipton baltsamatutako momia bat.