Musika-tresna

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Hari-instrumentu batzuk.

Musika tresna bat musika egiteko objektu bat da. Instrumentu desberdin asko daude eta, horregatik, taldetan daude sailkatuta. Musika egiteko moduaren arabera sailkatzen dira talde bakoizean:

  • Haize-instrumentuak: putz eginez edo airea erabiliz soinua ekoizten duten horiek dira. Famatuenak txirula eta tronpeta dira. Talde honen barruan, eginda dauden materialagatik ere desberdintzen dira; horrela, haizezko musika-tresnen artean, metalezkoak eta egurrezkoak daude.
  • Hari-instrumentuak: tresna hauek hariak dituzte soinua ekoizteko. Adibide argia biolina da. Musika-tresna honek metalezkoak eta beste material batekoak diren hariak dauzka. Hari horiek eskuaz edota arku batez mugitzean sortzen da soinua. Biolinaren arkuak ere hariak dauzka , zaldien ileaz egindakoak. Gitarrek ere hariak dauzkate, baina eskuaz jotzen dira.
  • Perkusio-instrumentuak: tresna hauetan (bateria eta danborra dira adibideak), musikariak instrumentuaren parte bat kolpekatzen du, oinak, eskuak edo makilak erabiliz.
  • Tekla-instrumentuak: tresna hauek ere, pianoak esaterako, hariak dauzkate, baina hari horiek ez dira eskuaz edo arku batez jotzen; musikariak tekla batzuk jotzen ditu, eta barneko mekanismo baten bidez, mailu txiki batek haria kolpekatzen du. Gaur egun, hariak erabiltzen ez dituzten pianoak ere badaude, elektronikoak alegia.

Musika-tresna batzuk oso-oso aspaldikoak, eta ez dago jakiterik nork asmatu zituen. Beste batzuk ordea, modernoak dira, esaterako saxofoia: XIX. mendean asmatu zuen Adolph Sax-ek. Instrumentu berriekin posible da, beraz. soinu berriak jotzea.