Musika barrokoa

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Evaristo Baschenis, XVII. mendeko musika-tresnak.

Musika barrokoa, edo Barroko garaiko musika, Europako musika klasiko edo kultuaren estilo bat da; 1600 urte inguruan hasi zen, opera sortu zenean, eta Johann Sebastian Bach 1750ean hil zen arte luzatu zen. Barrokoaren aurreko garaia Errenazimendua izan zen, eta ondorengoa Klasizismoa.

Barroko garaian, musika jotzeko modua aldatu egin zen. Biolinak garrantzia hartu zuen, eta tekladun tresnak (klabikordio edo klabezina, adibidez) oso erabiliak izan ziren. Aldiz, lautea eta viola da gamba garrantzia galtzen hasi ziren. Organoa ere zabalduko da, batez ere musika erlijiosoan.

Garai honetan, musika-genero berri batzuk sortu ziren: operak, kontzertuak eta sonatak, adibidez.

Musika barrokoaren egileen artean, honako hauek aipa daitezke: Johann Sebastian Bach, Georg Friedrich Händel, Antonio Vivaldi, Domenico Scarlatti, Georg Philipp Telemann, Jean-Baptiste Lully, Arcangelo Corelli, Claudio Monteverdi, Jean-Philippe Rameau eta Henry Purcell.