Vikidiatik

Nepal

Nabigaziora joan Bilaketara joan
Nepal, munduko mapan.

Nepal Asiako herrialde bat da, Txina eta India tartean dagoena.

Oso lurralde menditsua da: Himalaian dago, eta bertan daude munduko mendirik garaienetako gehienak:

  • Everest (8.848m): Munduko mendirik altuena.
  • Kangchenjunga (8.586 m): Munduko hirugarren mendi altuena.
  • Lhotse (8.516m): Munduko laugarrena.
  • Makalu (8.485m): Munduko bosgarrena.
  • Cho Oyu (8.201m): Munduko seigarrena.
  • Dhaulagiri (8.167m): Munduko zazpigarrena.
  • Manaslu (8.163m): Munduko zortzigarrena.
  • Annapurna (8.091 m): Munduko hamargarrena.


Katmandu da haren hiriburua, bai eta Nepaleko hiririk handiena ere.

Herrialdearen azalera: 147.181 km².

Biztanleak: 27 miliotik gora.

Nepal ezaguna da, besteak beste, budismo izeneko erlijioaren sortzailea, Buda, bertan jaio zelako. Hala ere, hango biztanle gehienak ez dira budistak, hinduistak baizik, Indian bezala.

Asiako beste herrialde asko ez bezala, Nepal inoiz ez zen kolonia bat izan. Dena den, beti harreman oso estuak izan ditu Bretainia Handiarekin. Joan den 1990ra arte, erregea zuen, baina gaur egun errepublika da haren gobernu-sistema.

Nepaleko bandera.