Nutrizio

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan

Nutrizioaren bitartez bizitzeko behar dugun energia eta, aldi berean, gure gorputza osatzeko materialak lortzen ditugu. Nutrizioa eta elikadura ez dira gauza berbera: nutrizioa elikadurarekin hasten da, baina gure gorputzean gertatzen diren beste hainbat prozesu ere sartzen dira bertan. Prozesu horietako bat elikagaiek dituzten mantenugaiak eskuratzea da. Beste prozesu garrantzitsu bat airea arnastuz oxigenoa lortzea da; mantenugaiek eta oxigenoak garraio-sistema bat behar dute gorputzeko atal guztietara iristeko. Azkenik, gorputzak sortzen dituen hondakinak kanporatu beharra ere badago.

Fruta koloretsuak oso garrantzitsuak dira nutrizio orekatua lortzeko

Beraz, nutrizioaren barruan, hiru prozesu gertatzen dira:

Nutrizioa ez da gure borondatearen mende egiten den prozesua, oharkabean egiten dugu.

Nutrizioaren prozesuak eta aparatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nutrizioaren barruko funtzioak zenbait organotan gertatzen dira, eta organo horiek aparatuak eratzen dituzte. Lau prozesu bereizten ditugu:

  • Digestioa: irensten ditugun elikagaietatik mantenugaiak lortzeko balio duen prozesua da. Funtzio honetan aritzen diren organoek digestio-aparatua osatzen dute.
  • Arnasketa: gure gorputzak funtzionatu ahal izateko behar duen oxigenoa lortzeko eta gorputzak sortzen duen karbono-dioxidoa kanporatzeko prozesua da. Funtzio honetan aritzen diren organoek arnas-aparatua osatzen dute.
  • Zirkulazioa: mantenugaiak eta oxigenoa odolaren bitartez gorputz osora iristeko behar da.Zirkulazio-aparatuaren bitartez egiten da.
  • Iraizketa: gure gorputza sortzen dituen hondakinak kanporatzeko prozesua da. Iraitz-aparatuaren bitartez egiten da.