Orbita

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Orbita zirkularra.
Orbita eliptikoa.

Orbita, espazioko gorputz batek (planeta batek, adibidez) grabitate-erakarpenaren ondorioz masa handiagoko beste baten inguruan egiten duen ibilbidea da. Orbitak zirkularrak edo eliptikoak izan daitezke nagusiki.

Lurrak, eguzki-sistemako gainerako planetek bezala, eguzkiaren inguruan orbitatzen du; ilargiak, aldiz, Lurraren inguruan. Bestalde, Lurraren inguruan orbitatzen duten satelite asko jaurti ditu gizakiak; haietako batzuek, GPS sistemak funtzionatzeko balio dute, edo lurraren argazkiak ateratzeko.