Orojale

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Gizakiak, txakurrak, txerriak, katuarrainak, beleak eta Australiako inurri haragijalea orojaleak dira, besteak beste.

Orojale edo omniboroa (latinez, "omni" dena + "vorare", jan edo irentsi) denetarik jaten duena da, mota guztietako elikagaiak jan ditzakeena. Egia esanda, orojaleek ez dute den-dena jaten; gehiago esan nahi du ez dutela halako elikadura berezi bat bakarra eta haien bere digestio-aparatua edozein elikagai aprobetxatzeko gai dela. Gainera, badira espezie orojaleak bizitzan zehar elikadura-mota aldatzen dutenak, bizitzaren garai batean animaliak eta beste batean landareak jaten dituztenak, adibidez.

Gizakiok, adibidez, orojaleak gara. Gure digestio-aparatua ondo egokituta dago animalia nahiz landareetatik ateratako proteinak aprobetxatzeko; gero, ordea, elikadura-mota desberdinak daude gizakien artean, eta denak ez dira orojaleak, ez dutelako haragirik jaten, adibidez.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]