Paleolito

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Fitxategi:Pre-history-maluti.jpg
Paleolitoko harrizko tresnak (esku-aizkorak, harraskagailuak eta aiztoak).

Paleolitoa Historiaurreko lehen aroa da, baita luzeena ere; gizakia sortu zenean hasi zen, duela 3 milioi urte inguru, eta gure garaia baino 12.000 urte lehenago bukatu zen, gutxi gorabehera. Paleolitoaren ondoren, Neolitoa etorri zen.

Paleolito hitzak harri zaharra esan nahi du, eta grezierazko bi hitzen loturatik dator: palaios (zaharra esan nahi du) eta lithos (harria esan nahi du). Aro honetan, gizakiek harriak lantzen hasi ziren (baina leundu gabe; hori Neolitoan egingo zuten), baina baita adarrak eta hezurrak ere, tresnak egiteko.

Garaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paleolitoaren barruan hiru garai handi bereizten dira; bakoitza gizakiaren kultura eta teknologiaren garapen-maila desberdin bati dagokio.

  • Behe Paleolitoa (ezaugarri bereizgarriak: harri landuak; bifazak; suaren erabilera).
  • Erdi Paleolitoa (ezaugarri bereizgarriak: harraskagailuak, harri-puntak, hilobiak, objektu estetiko eta espiritualen agerpena).
  • Goi Paleolitoa (ezaugarri bereizgarriak: harraskagailuak, orratzak, hezur eta zurezko lanabesak, lantzak, arkuak, eta historiaurreko artearen agerpena).

Gizakien bizimodua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paleolitoan, gizakiek ehizatik eta bilketatik ateratzen zuten bizimodua, Naturan zeuden baliabideak erabiliz.

Paleolito garaiko lanabesak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garai honetatik iritsi zaizkigun tresna edo lanabes gehienak harrizkoak dira, baina hezurrezkoak ere erabiltzen zituzten, batez ere Goi Paleolitoan. Zurezko tresnak, aldiz, ez zaizkigu iritsi, baina askotan erabiltzen zituzten, kirtenak egiteko, adibidez. Garai honetan, harrizko tresnak kolpeka lantzen zituzten, leundu gabe; metalik ere ez zuten erabili. Zeramika badakigu ezagutu zutela, Goi Paleolitoan estatuatxoak egiteko adibidez; janaria prestatzeko, aldiz, Neolitora arte ez zen erabili.