Vikidiatik

Penintsula

Nabigaziora joan Bilaketara joan
Arabiar penintsula.

Penintsula lur eremu bat da osorik urez inguratuta dagoena, zati estu batetik izan ezik; zati horri istmoa deitzen zaio, eta haren bitartez penintsula hori lur-eremu handiago batekin konektatuta dago. Horregatik, euskaraz erdiuharte ere esaten zaio.

Adibiderik hurbilena Iberiar penintsula bera dugu: itsasoaz inguraturik dago alde guztietatik Pirinioetako zatian izan ezik; Pirinioak Iberiar penintsulako istmoa dira, eta haren bidez konektatuta dago Europako kontinentera; istmo horrek, guztira, 430 km ditu Mediterraneoko ertzetik hasita Bizkaiko Golkoaren ertzeraino.

Penintsulak ez daude bakarrik itsasoaren inguruan; ibai eta aintziretan ere badaude, eta "barnealdeko penintsula" deitzen zaie.

Munduan dagoen penintsularik handiena Asian dago: Arabiar penintsula. Dena dela, geografo batzuen arabera, Europa osoa da penintsula handi bat, Asiarekin konektatuta dagoena.

Zein dira Europako penintsularik handienak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europan penintsula edo erdiuharte ugari daude, tamaina guztietakoak. Handienak honako hauek dira: