Plaketa

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Globulu gorria ezkerrean; plaketa, erdian; eta globulu zuria, eskuinean.

Plaketak zelula txiki batzuk dira, odolean daudenak globulu gorri eta globulu zuriekin batera. Haien funtzioa odola koagulatzea da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Plaketek hamar egunetik hamabi egunera bitartean irauten dute giza-gorputzean. Odola koagulatzen laguntzen dute: hau da, ebaki txiki bat eginez gero, plaketek odol gehiegi galtzea saihesten dute, zauriaren tokian pilatzen dira, ebakia estaltzeko eta odolaren galera oztopatzeko.

Odolean plaketa kopuru txikiegia egonez gero, odol gehiegi galtzea gerta daiteke (gehiegizko odoljarioa edo hemorragia); baina, bestalde, kopuru handiegia egonez gero, arazoak egon daitezke, koagulo izeneko tapoi moduko batzuk sor ditzaketelako zainen barruan, eta horrek oso ondorio larriak izan ditzake, bereziki bihotzeko edo garuneko infartoa.

Gizakion kasuan, odolean 250.000 eta 400.000 plaketa inguru daude milimetro kubiko bakoitzeko.