Plauto

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Siriako Palmira hiriko antzoki edo teatro erromatarra.

Plauto (latinez, Titus Maccius Plautus) latinez komediak egiten zituen antzerkigile bat izan zen. Italiako Umbria eskualdeko Sarsina herrian jaio zen gure aroa baino lehenagoko 254. urte inguruan, eta Erroman hil zen 184an.

Aspaldi, 150 antzezlan egin zituela esaten bazen ere, gaur egun segurutzat jotzen da ezagutzen diren 21 komedia idatzi zituela gutxienez. Oso arrakastatsuak izan ziren bere garaiko Erroman, bai eta ondoren ere. Horri esker iritsi zaizkigu gaur egunera arte, eta gainera ia osorik iritsi zaizkigun latinezko literaturako lanik zaharrenetarikoak dira. Ezagutzen diren beste autore batzuen lanetatik, ordea, zati solteak baino ez ditugu ezagutzen.

Plautok autore greziarren gaiak landu zituen latinez. Haren komediarik ezagunenak honako hauek dira: Amphitruo, Aulularia, eta, batez ere, Miles gloriosus (soldadu harroputza).