Polinizazio

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Erle bat lore bat polinizatzen.

Polinizazioa polenak egiten duen bidea da, estaminetik pistilora; hau da, sortu den lekutik loratuko duen landarera.
Lorea duten landareetan gertatzen da polinizazioa. Hain zuzen ere, polinizazioari esker sortzen dira landareetan loreak, eta loreetatik, gero, fruituak.

Polena zabaltzeko moduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Polena zabaltzeko modu nagusiak bi hauek dira:

  • modu abiotikoa: uraren edo haizearen bidez.
  • modu biotikoa: izaki bizidun baten bidez; adibidez, hegaztien, intsektuen, saguzarren eta abarren bidez. Gehien-gehienetan, erleek eramaten dute polena landare batetik bestera. Izan ere, gorputz iletsua dutenez (ile txiki-txikiak dauzkate), oso egokiak dira polena jaso eta garraiatzeko.