Prezipitazio

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Prezipitazioen banaketa munduan, hilabeteka.

Prezipitazioa, meteorologian, hodeietatik lurreraino erortzen diren ur partikulei deitzen zaie; ur-partikula horiek egoera likido nahiz solidoan egon daitezke. Beraz, euria, elurra, elurbustia eta txingorra prezipitazio-motak dira.

Prezipitazioak aztertzen dituen meteorologiaren adarrari plubiometria deitzen zaio.

Prezipitazioak ziklo hidrologikoaren zati garrantzitsu bat dira, ura lurzoruan ezartzen duelako. Hodeiek egiten dute prezipitazioa, eta grabitateak eramaten du lur gainera. Kantitatea eta maiztasuna desberdinak izaten dira lekuaren eta urtaroaren arabera.

Neurketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurzoruko leku jakin batean erortzen den prezipitazio-kantitateari plubiositatea deitzen zaio. Plubiositatea neurtzeko, zenbait instrumentu erabiltzen dira: euri-neurgailua edo plubiometroa, plubiografoa, radar meteorologikoa, etabar.