Richter eskala

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Charles Richter, 1970ean.

Richter eskala lurrikaren indar suntsitzailea neurtzeko erabiltzen den eskala da. Charles Richter (1900-1985) sismologoaren omenez eman zitzaion izena. Richterrek 1930eko hamarkadan garatu zuen eskala hori.
Lurrikara baten tamaina ondorengo formularekin neur zitekeela kalkulatu zuen: M = \log_{10}A(mm) + 3 \log_{10}(8 \Delta t(s)) - 2.92

Eskala horren arabera, lurrikara bakoitzari zenbaki bat esleitzen zaio, suntsitzeko duen indarraren arabera.
Neurtu diren lurrikara guztien artean orain arteko bortitzena Txilen gertatu zen, Valdivia hirian, 1960an: Richter eskalan 9,5 puntura iritsi zen.

Indar horrek 0 eta 9 bitarteko puntuazioa (magnitudea deitzen zaio) izan dezake, Richter eskalaren arabera. Kalte handiak 5eko magnitudean hasten dira.

Azalpena Magnitudea Ondorioak
Mikroa 1,9tik behera Mikro-lurrikara, nabaritzen ez dena.
Oso txikia 2,0 eta 2,9 bitartean Ez ohi da nabaritzen, baina bai detektatzen.
Txikia 3,0 eta 3,9 bitartean Nabaritzen da, baina gutxitan eragiten ditu kalteak.
Arina 4,0 eta 4,9 bitartean Etxe barruko gauzak mugitzen dira, talka-zaratak entzun daitezke. Kalte txiki batzuk egon daitezke.
Moderatua 5,0 eta 5,9 bitartean Kalte handiak gerta daitezke egoera onean ez dauden eraikinetan. Kalte arinak gerta daitezke egoera onean dauden eraikinetan.
Indartsua 6,0 eta 6,9 bitartean Suntsidurak eragin ditzake 180 km inguruko lekuetan.
Handia 7,0 eta 7,9 bitartean Suntsidura nahiko handiak eragin ditzake zona zabalago batean.
Oso handia 8,0 eta 8,9 bitartean Suntsidura oso larriak eragin ditzake epizentrotik ehundaka kilometrora dauden lekuetan ere.
Suntsigarria 9,0tik gora Erabateko suntsidura eragin dezake epizentrotik milaka kilometrora dauden lekuetan ere.