Vikidiatik

Sana

Nabigaziora joan Bilaketara joan
Hiri Zaharraren ikuspegia.

Sana Asiako hiri bat da, bai eta Yemengo herrialdearen hiriburua ere. Asiako hiri zaharrenetariko bat eta altuenetariko bat da: mendiz inguratuta, 2.350 metrotan eraikia dago. 2012ko datuen arabera, hiriak ia 4 milioi biztanle ditu. 1992an, UNESCOk Sanako Hiri Zaharra Gizateariaren Ondare izendatu zuen.

Historia apur bat[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sana Sabako Erresuma mitikoaren hiri bat da. Haren jatorria K. a. VI. mendeaan kokatu da. Ondoren inperio desberdinen eskuetan erori zen. Islam zabaltzeko prozesuan, nahiz eta Yemenen beste estatu txikiak izan, Sanak gobernuaren hiria izaten jarraitu zuen. Garai horretan Yemengo lurralde gehienak haren mende egon ziren. 1517an mamelukoak heldu ziren. Ondoren, mamelukoak Otomandar Inperioak garaitu zituen Egipton eta, ondorioz, Sana otomandarren eskuetara pasa zen. XX. mendean Yemen bi zatitan bereizita egon zen, Ipar eta Hego Yemen. 1990an batu egin ziren eta hiriburua Sanan kokatu zuten.

Koranen testuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1972an, Sanako Meskita Handian Sanako Eskuizkribuak izenaz ezagutzen diren testuak aurkitu zituzten. Testu horietan Koranen lehenengo bertsoak daude jasota; aurkikuntzaren garrantzi nagusia da lerro horiek desberdintasun batzuk erakusten dituztela gaur egun ezagutzen direnekin konparatuz.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriak klima lehorra eta hotza du. Neguan izotzaldi arinak ematen dira. Tenperatura altuena 40°Ckoa da eta baxuena -4°Ckoa. Euria ohikoa da uda amaieran. Klima egokiena martxotik apirilera ematen da.

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]