Vikidiatik

Seul

Nabigaziora joan Bilaketara joan
Merkatua kalean.
Seul izena, bertako idazkeran.

Seul Asiako hiri bat da. Hego Koreako hiriburua eta hiri handiena da. 2018ko datuen arabera, 9,8 milioi biztanle ditu.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Han ibaiaren ertzean kokaturik dago, Itsaso Horiaren kostaldetik oso gertu. Mendi eta muinoek inguratzen dute hiria.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Duela 6.000 urtetik hona bizi izan da jendea Seul inguruan. Seul hiria duela 2.000 urte inguru sortu zen. XI menderako Koreako hiri handiena zen. XIV mendean Gyeongbokgung jauregia eraiki zen, erregearen bizilekua, eta orduan Koreako hiriburua bihurtu zen.

Azken 60 urtetan etxe orratz asko eraiki dira. 1988. urtean Joko Olinpikoak egin ziren Seulen.

Leku ikusgarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gyeongbokgung jauregia
  • Changdeokgung jauregia
  • Jongmyo tenplua

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]