Siria

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Siriaren kokapena.
Siriako bandera.

Siria Asian dagoen herrialde bat da, Ekialde Hurbila deitzen zaion eskualdekoa. Damasko du hiriburu, eta beste hiri garrantzitsu batzuk Alepo eta Palmira dira.

Bashar-Al Asaad da Siriako presidentea, 2000. urtean bere aita Hafez el-Assad hil ostean kargua hartu zuenetik. Herrialdea gerra zibilean da 2011tik.

Herrialdearen hedadura 185.180 km²-koa da, eta 17 milioi biztanle inguru zituen 2016an, baina osa zaila da datu erreala jakitea, gerrak jende asko bultzatu duelako bertatik alde egitera.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzin Arotik XIX. mendera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Siria "Ilgora Emankorraren" zati da, eta herri eta zibilizazio antzinenekoetako batzuk bizi izan dira bertan, edo konkistatu izan dute: kanaandarrak, feniziarrak, hebrearrak, aramearrak, asiriarrak, babiloniarrak, pertsiarrak, greziarrak, armeniarrak, erromatarrak, bizantziarrak eta arabiarrak.

Otomandarrek Siria okupatu eta gobernatu izan zuten lau mende inguruan, 1517tik 1918ra bitartean.

XX. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1918an Siriako erresuma independentea jaio zen, baina gerora Frantziak okupatu zuen herrialdea, eta bertan agindu zuen 1920tik 1946ra bitartean.

Hachem al-Atassi izan zen Siriako Errepublikako lehen presidentea. Gero, egoera politiko oso nahasiko garaia etorri zen, harik eta Egiptoko (Nasser) presidenteak bi herrialdeak, Egipto eta Siria, bat egin eta Errepublika Arabiar Batua sortu zuen arte, baina urte gutxi iraun zuen (1958tik 1962ra).

Berriro ere egoera nahasiko garai bat igaro ostean, estatu-kolpe ugarirekin, Amin al-Hafez presidenteak konstituzioa aldarrikatu zuen, 1964an. Gero, 1970eko azaroaren 13an, Hafez el-Assad Defentsa ministroak estatu-kolpea jo eta boterea hartu zuen, 2000. urtean hil zen arte.

Bachar el-Assad semeak hartu zuen kargua 2000ko uztailean; herrialdea liberalizatzen saiatu da, betiere armada indartsua lagun. Zenbait talde errebeldek erregimena botatzeko egindako saioen ondotik, 2011n gerra zibila piztu zen.