Solido

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Izotz-bloke bat itsasoan, hots, egoera solidoan dagoen ura.

Solidoa materiaren egoeretako bat da, egoera likido eta gas egoerarekin batera.

Solido batek forma eta bolumen iraunkorra izaten du, inoiz aldatzen ez dena berez; hau da, normalean, eskuekin zanpatuta ere, solido baten forma eta bolumena ez dira aldatzen. Dena dela, solido guztiek ez dituzte ezaugarri berberak; adibidez, solido elastikoak luzatu eta deformatu egin daitezke halako puntu bateraino apurtu gabe, baina beren jatorrizko forma eta bolumenera itzultzen dira.

Materiaren egoerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Materia ez dago beti egoera berean. Hiru agregazio-egoera nagusi ditu: egoera solidoa, likidoa eta gaseosoa. Egoera bakoitzak berezko ezaugarriak ditu:

  • Solidoek forma eta bolumen propioa dute.
  • Likidoek ez dute formarik. Ontziaren forma hartzen dute eta hortaz, bolumen zehatza dutela esaten da.
  • Gasek ontziaren forma hartzen dute. Ez dute bolumen zehatzik, espazio guztia okupatzen dute eta.

Egoera-aldaketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Solido batzuk, presio edo tenperatura aldaketaren ondorioz, beste egoera batera pasa daitezke; adibidez, izotza berotzen denean urtu egiten da, likido bihurtzen da, ura alegia; eta ur hori asko berotuz gero, lurrundu egiten da, hau da, gas bihurtzen da.

  • Solido bat likido bihurtzeari fusioa edo urtzea deitzen zaio.
  • Likido bat solido bihurtzeari solidotzea edo solidifikazioa deitzen zaio.

Eta, bestetik:

  • Solido bat zuzenean (egoera likidotik igaro gabe) gas bihurtzeari sublimazioa deitzen zaio.
  • Gas bat zuzenean (egoera likidotik igaro gabe) solido bihurtzeari kondentsazio solidoa edo kristalizazioa deitzen zaio.