Vikidiatik

Sorgin

Nabigaziora joan Bilaketara joan
Sorginen akelarrea, Goyaren lana.

Sorginak euskal mitologiako pertsonaia ezagunak dira. Mariren leizeetan haren neskame dauden ahaideak dira. Gauetan akelarre izeneko bilerak egiten dituzte. Zuberoan Belagile esaten diete.

Sorginak kondaira eta herri-ipuin askotan agertzen diren, bereziki maitagarrien ipuinetan. Liburu moderno, telebista saio eta film askotan ere agertzen dira.

Aspaldiko sinesteen arabera, sorginak onak edo txarrak izan daitezke, gazteak edo zaharrak, eta itsusiak edo ederrak. Sorginak ere gizonak edo emakumeak izan daitezke. "Sorgin" hitza, ordea, emakume bati buruzkoa izan ohi da. Magia praktikatzen duten gizonentzat "aztia" esaten da.

Batzuetan, sorginak lamiekin nahasten dira, baina ez dira izaki berdinak. Jentilekin batera, trikuharriak, harrespilak eta zutarriak eraiki zituztela esaten da.

Zer da sorginkeria?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorginkeria sorginek egiten duten magia da. Jendeak aspalditik sinetsi du sorginkerietan eta sorginengan. Sorginak gaiztotzat hartzen diren. Gaur egun, ordea, sorginak ipuinetako pertsonaiak edo Halloween bezalako jaietako ikur dibertigarriak besterik ez dira.

Sorginei buruzko istorioek sorginkeriak arazo asko konpontzeko erabil daitezkeela. Aspaldian, jende askok uste zuen sorginkeriak gaixotasunak sendatzeko, aberastasuna lortzeko edo uzta onak lortzeko erabil zitezkeela. Baina, baita ere, kalte egiteko: jendea gaixotzeko edo beste norbaiten bizitza hondatzeko. Gauza onak nahiz txarrak lortzeko, jendeak uste zuen sorginek hitz magikoak esan edo edari magikoak erabiltzen zituztela.

Sorginak eta historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kristautasuna erlijio garrantzitsua bihurtu zenean, Elizako buruzagi askok erabaki zuten sorginak deabruaren zerbitzariak zirela. Aspaldi, Europako jende askok sinesten zuen sorginek botere demoniakoak erabiltzen zituztela airetik hegan egiteko, itxuraz aldatzeko (katu bihurtzeko, adibidez) eta gaiztakeriak egiteko. Beldur ziren sorginek haurrak bahituko ote zituzten ere, jateko edo edari magikoetan nahasteko. Jendeak zoritxar bat zuenean, askotan sorginei botatzen zien errua.

XIV. mendetik XVIII. mendera arte, Europako buruzagiek sorgin-ehizaldiak egin zituzten. Dozenaka mila lagun epaitu zituzten sorginkeriagatik. Milaka erre eta hil zituzten. XV-XVI-XVII. mendeetan, Euskal Herrian ere, XV, XVI eta XVII. mendeetan, sorginen aurkako hainbat epaiketa egin ziren, eta sorgin asko kondenatu eta erre egin zituzten.

Ba al dago sorginik gaur egun?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egungo mundu modernoan, jende gehienak ez du sorginkerian sinesten. Baina sorginetan eta sorginkerian sinesten duten kultura batzuk badaude oraindik; herri indigena askok xaman edo petrikilo edo sasimedikuen botereetan sinesten jarraitzen dute. Xamanak herri indigenetako figura erlijioso batzuk dira, gaixotasunak sendatzen dituztenak eta mundu espiritualarekin tratatzen dutenak. Petrikilo edo kuranderoek botika tradizionalak eta erritu magikoak erabiltzen dituzte gaixoak sendatzeko. Jarduera horiek, ordea, ez dira sorginkeriatzat jotzen gaur egun.