Tinpano

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Belarri-mintza 4. zenbakiaz markatuta dagoena da.
Belarri-mintza otoskopio batez ikusita.

Tinpano edo belarri-mintza belarri barneko mintz bat da, belarriko hezurtxoei hots-uhinak igortzen dizkiena. Zentimetro bateko diametroa du eta obalo formakoa da, fina eta erdi-gardena. Kanpoko entzunbidea eta barne-belarria banatzen ditu.

Kanpoko entzunbidetik datozen soinu-uhinek tinpanoa mugitzen edo dardaratzen dute, eta bibrazio horiek erdiko belarriko hezurtxoetara pasatzen dira. Bibrazio hori da entzumenaren oinarria; haiei esker, kanpoko bibrazio mekanikoak burmuinarentzat ulergarri diren nerbio-bulkada elektriko bihurtzen dira.