Titanic

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan

Titanic itsasontzi dotore handi bat izan zen, 1912ko apirilaren 14an izozmendi edo iceberg batekin talka egin eta gero hondoratu egin zena, Ternua inguruan (Kanada).

Titanic ontzia hondoratzen, 1912ko marrazki batean.

Atlantikoa zeharkatzeko asmoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, Ozeano Atlantikoa zeharkatzeko (Europatik Ameriketako Estatu Batuetara joateko, alegia), hegazkina hartzen da normalean. Baina 1912an itsasontziz joatea zen ohikoena. Bi aste inguru behar izaten ziren kontinente batetik bestera joateko.
Titanic itsasontzia Southampton-etik abiatu zen (Erresuma Batua), eta New York-era (Amerikako Estatu Batuak) iristea zuen helburu.

Itsasontziaren ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Titanic itsasontzia Belfast hirian eraiki zuten (Irlanda). 269 m zen luze. Bere garaiko itsasontzirik dotore eta luxuzkoena zen.
Edward Smith zen itsasontziko kapitaina.

Istripua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Titanic itsasontziaren hondoraketari buruzko film zahar bat.

Itsasontziak Ternua ingurutik igarotzen ziren Ameriketarako bidea egiteko, eta, inguru haietan, arrisku handikoak ziren iceberg edo izozmendiak. Are gehiago iluntasunean, orduan ez baitzeukaten radarrik.

Halako batean, 1912ko apirilaren 14ko 23:40 aldera, itsasontziak izozmendi bat jo zuen, eta zulo handi bat egin zitzaion. Ura etengabe sartzen hasi zen itsasontzian, eta ezin izan zuten kaltea konpondu.

Aurrena, umeak eta emakumeak igo ziren txalupetara, salbatzeko. Baina txalupa nahikorik ez zegoen bidaiari guztientzat, eta askok uretara bota behar izan zuten beren burua. Baina uraren tenperatura izugarri hotza zen, eta jende gehienak minutu gutxi iraun zuen bizirik.

Bi ordu eta berrogei minututan, hondoratu egin zen Titanic.

Guztira 2.200 bidaiari zeramatzan Titanic itsasontziak, eta 705 soilik atera ziren bizirik; hau da, 1.500 lagun inguru hil ziren.

Itsasontzi honen istripuari buruzko liburu asko idatzi eta film ezagun batzuk ere egin dira.

Zorionez, gaur egun, itsas-garraioak asko hobetu dira, eta oso teknologia aurreratua dago horrelako istripurik ez gertatzeko edo izozmendiak garaik detektatzeko.