Txerto

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Erizain batek txertoa jartzen dio gizon bati.

Txertoa gorputzean sartzen den prestakin bat da, gaixotasun edo gaitz zehatz batzuen aurrean (mikrobioek sortutako gaitzen aurrean) aldez aurretik indartzeko.

Txertoek gaixotasun infekziosoak (hots, mikrobioek sortutakoak) ekiditen dituzte. Txertoek ez dute sendatzen, prebentiboak dira, gaitza agertu aurretik jarri behar dira.

Txerto unibertsal eta bakarrik ez dago; horregatik, txerto bakoitzak gaixotasun baten aurrean du eraginkortasuna.
Txertoak bi modutara har daitezke: batzuk ahoz, beste batzuk orratz baten bidez odolean sartuz, eta beste batzuk azalean ebaki txiki bat eginez.

Txertoaren bidez egiten dena hauxe da: gorputzean antigorputzak sortzen laguntzen du, gero gaixotasunari aurre egin ahal izateko. Horrela, immunitate-sistema indartu egiten da. Gaixotasunaren arabera, immunitate hori behin betikoa edota aldi baterakoa izan daiteke: gehienetan, aski izaten da txertoa behin hartzearekin, baina, gaixotasun batzuen kasuan —tetanos gaitzaren kasuan, adibidez—, behin baino gehiagotan hartu behar izaten da txertoa.

Gripearen kasuan, gaixotasuna eragiten duen birusa aldatzen joaten denez urte batetik bestera, txertoa urtero hartzea komeni da; batez ere, pertsona ahulen kasuan.

Txerto batzuk mikrobio hildakoekin prestatzen dira, eta beste batzuek mikrobio biziak erabiltzen dituzte, baina kaltegarriak ez diren mikrobioak dira.

Baztanga edo nafarreria gaitzaren aurrean txertoa jartzearen aldeko iragarkia.