Vikidiatik

Txinako Harresi Handia

Nabigaziora joan Bilaketara joan
Txinako Harresi Handia.

Txinako Harresi Handia gizakiok eraikitako egitura handienetako bat da. Antzinako txinatarrek harresia eraiki zuten haien etsaiengandik babesteko. Gaur egun, Txinako ikur bat da eta turista asko erakartzen ditu.

Langileak harresi asko eraikitzen hasi ziren k.a. 600. urte inguruan, Txinako iparraldean eta Mongoliako hegoaldean. Harresi horietako batzuk batak bestearekiko paraleloak ziren. K.a. 200. urtean, txinatarrek harresi horietako batzuk elkartu zituzten harresi luze bat sortzeko. Harrezkero, harresia behin baino gehiagotan handitu eta askotan berreraiki zuten. Gaur egun, harresiak Txinako mendialdean zutik jarraitzen du, eta 8.850 kilometro luze inguru da.

Harresiaren atalak lokatzez, harriz edo adreiluz eraiki zituzten. Harresiaren altuera 5 eta 9 metro artekoa da, eta haren zabalera 5 eta 8 metro artekoa. Zaintza-dorre asko harresia baino garaiagoak dira, eta galtzada bat dago harresiaren goialdean. Harresi nagusiak irekierak ditu, aintzinean garrantzitsuak ziren lekuetan, adibidez, harresiak merkataritza bideak zatitzen zituen eremuetan. Irekiera bakoitzak ate bat zuen, eta zaintza-dorre bat gainean.

Txinatarrek 1600. urtearen erdialdean utzi zioten harresia erabiltzeari. Ondorioz, harresia hondatzen hasi zen, baina 1900. urte inguruan haren zati batzuk berreraiki ziren. Harresi Handia gizateriaren ondare izendatu zuen UNESCOk 1987an.