Uhartedi

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Balear uhartedia.

Uhartedi (edo artxipelagoa) elkarren ondoan dauden uharteen multzoa da; gehienetan, jatorri geologiko bera izaten dute.

Normalean itsaso zabalean kokatuta egoten dira. Uhartedi asko sumendien eraginez sortutakoak dira, baina beste zenbait prozesuk ere badute eraginik, higadurak eta sedimentazioak, adibidez.

Euskal Herritik hurbilen dauden uhartedi ezagunenak britainiar uharteak, Kanaria uharteak eta Balear uharteak dira.