Vikidiatik

Ur-zozoa

Nabigaziora joan Bilaketara joan
Ur-zozoa.
Entzun ur-zozoak egiten duen soinua.

Ur-zozoa (Cinclus cinclus) cinclidae familiako hegazti bat da. Amerika, Asia eta Europako ur-guneetan bizi da, mendiko erreka azkarren ertzetan.

Nolakoa da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lumajea nabar iluna du, papar zuriarekin. Begiak ireki eta ixten dituenean, betazal zuriak dituela ikusten da. 18 zentimetroko altuera eta 30eko zabalera du hego baten muturretik beste hegoaren muturreraino.

Elikadura eta ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Intsektuen larbez eta harrez elikatzen da, uretan sartuz.

Ugaltzeko, 4 eta 6 arrautza bitartean erruten ditu.