Vatikanoa

Vikidiatik
(Vatikano(e)tik birzuzenduta)
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Vatikanoaren kokapena Europan.

Vatikanoa Europako estatu txiki bat da, Erroma hiriaren barruan dagoena. Eliza katolikoaren hiriburua da eta Aita Santua du buru.

Munduko estaturik txikiena da (0,44 km² besterik ez dauzka).

Estatu bezala, 1929an sortu zen, Pio XII.a aita santuaren eta Mussoliniren artean sinatutako hitzarmen baten ondorioz. Estatua izanik, baditu bere posta-zerbitzuak, zigiluak, irratia, telebista, eta abar.

2014an, 842 biztanle zituen; horietako gehienak, Estatuarentzat lan egiten duten pertsonak eta euren familiak.

Vatikanoaren barruan, San Petri basilika, Aita Santuaren egoitza eta Vatikanoko museoak daude.