Vikidiatik

Zezen Eseri

Nabigaziora joan Bilaketara joan
Zezen Eseri zutik, erdian, eta Buffalo Bill, aurrean belauniko.

Zezen Eseri Ipar Amerikako amerindiarren arteko siux herriko buruzagi bat izan zen, indigenen lurrez jabetu nahi zuten kolono estatubatuarren kontra borrokatu zena. Little Bighorn-eko batailan egindakoagatik da ezaguna. Bataila horretan George Armstrong Custer teniente koronela buru zuen soldadu talde bat garaitu zuen.

Zezen Eseri 1831 inguruan jaio zen Ibai Handitik gertu, gaur egungo Hego Dakotan. Bere siux izena Tatanka Iyotake zen. Siux herrialde osoko buruzagi izandatua izan zen 1867 inguruan.

Zezen Eserik urte asko igaro zituen soldadu estatubatuarren kontra borrokan. Tirabirak areagotu egin ziren indiarren lurretan urrea aurkitu zenean. Estatu Batuetako gobernuak laster agindu zien Siuxei erreserbetara joateko. Zezen Eseri, ordea, lekualdaketaren kontra borroka egiteko prestatu zen. 1876ko ekainaren 25ean soldadu iparramerikarrek, Custerren gidaritzapean, indiarrei eraso egin zieten. Bataila Little Bighorn ibaiaren haranean gertatu zen. Borroka bukatu zenean, Custer eta soldadu guztiak hilda zeuden.

Zezen Eserik bataila askoz gehiago irabazi zituen. Baina bera eta bere jendea amore ematera behartuak izan ziren.

Zezen Eserik denboraldi batez bira bat egin zuen Buffalo Billen Mendebalde Basatiaren ikuskizunarekin. Geroago erreserba batean kokatu zen, baina bere herriaren eskubideak defendatzen jarraitu zuen. Soldaduek atxilotu egin zuten, arazoak sortuko zituen beldur zirelako. 1890eko abenduaren 15ean hil egin zuten, bere gerlariak hura erreskatatzen saiatzen ari ziren bitartean.