Zikloi

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Zikloi bat Holandako hiri baten gainean.

Zikloiak atmosferako airean aurkitzen diren presio baxuko guneak dira. Zikloiek eurite eta haize bortitzak ekartzen dituzte.

Nola sortzen dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biraketa-mugimendua

Lurrazalaren zati batean tenperatura altuagoa denean, ondorioz, biraketa-mugimenduak sortzen dira airean. Aire masa horren dentsitatea txikia izaten da, tenperatura altuagatik. Beraz, gorantz igotzen da eta behean hutsunea uzten du. Hutsune horretan, inguruko airea sartzen da, zulorik ez uzteko. Aire hori sartzean, lehen aipatu bezala, biraketa-mugimenduak sortzen dira. Mugimendu horiek erlojuaren orratzen aurkako norabidea dute eta horrela haizea sortzen da. Haize hori oso indar handia izatera irits daiteke; hori gertatuz gero, kalte handiak gerta daitezke inguruetan.