Vikidiatik

Zodiako

Nabigaziora joan Bilaketara joan
Veneziako San Marko basilikako erloju astronomikoa. Zodiakoko zeinuak eta eguzkiaren kokapena erakusten ditu.

Zodiakoa astronomoek bereizten dituzten hamabi konstelazioen multzoa da. Gainera, astronomoek zeruan bereizten duten zati edo zerrenda moduko bat da; Lurraren errotazioagatik, zerura begira dagoen ikusle bati iruditzen zaio eguzkia eta planetak lekuz aldatzen direla zerumugaren gaineko zeru-zerrenda horretan.

Mendebaldeko astronomian, zodiakoa 12 zatitan banatuta dago, hamabi konstelazioengatik; urtearen zati bakoitzean, atal horietako bat ikusten da, Lurra bere orbitan mugitzen jarraitzen duelako, eguzkiaren jiran egiten duen bidaian. Atal bakoitzari bere kostelazioaren izena ematen zaio: zodiakoko zeinuak dira.

Zodiakoko zeinu horiek hamabi dira:

Zeinua Iraupena Ikurra
Aries (Aharia) martxoak 21 - apirilak 20
Taurus (Zezena) apirilak 21 - maiatzak 21
Geminis (Bikiak) maiatzak 22 - ekainak 21
Cancer (Karramarroa) ekainak 22 - uztailak 22
Leo (Lehoia) uztailak 23 - uztailak 22
Virgo (Birjina) abuztuak 23 - irailak 22
Libra (Balantza) irailak 23 - urriak 22
Scorpio (Eskorpioia) urriak 23 - azaroak 22
Sagittarius (Arkularia) azaroak 23 - abenduak 17
Capricornus (Arrain-ahuntza) abenduak 22 - urtarrilak 20
Aquarius urtarrilak 21 - otsailak 18
Piscis (Arrainak) otsailak 19 - martxoak 20

Batzuek sinesten dute gutako bakoitzak izaera desberdina duela jaio den urteko egunaren arabera; edo, bestela esanda, bakoitzaren zodiakoko zeinuaren arabera. Eta batzuek sinesten dute zeinu horrek eragina duela gure bizitzan gertatzen zaizkigun gauzetan ere; horoskopoetan esaten dira gauza horiek, adibidez. Baina, noski, ez dute inolako oinarri zientifikorik.

Gaur egun erabiltzen diren zeinu astrologiko horiek antzinako greziarren erabiltzen zituzten irudien sinplifikazioa dira.