Ongi etorri Vikidiara!
Umeentzako euskarazko Wiki entziklopediara.
Gaur 2017ko urtarrilaren 22a, Igandea da eta
485 artikulu ditugu.
Zer da Vikidia?
Vikidia 8-13 urte bitarteko umeentzako euskal entziklopedia bat da, adin-tarte horretako umeentzako moduko lexiko eta sintaxiarekin egina, euskara garbi eta errazean, eta umeen eskola-beharretara bereziki moldatua.

Are gehiago, gure asmoa da adin horretako euskal umeek berek ere parte hartzea Vikidia egiten, haiek izatea interesatzen zaizkien artikuluak idazten dutenak, beharbada euren irakasleen laguntzarekin, eskolarako baliagarriak izan daitezkeen gaietan euren ekarpena eginez.
Informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen.


Norentzat da Vikidia?
Vikidia 8-13 urte bitarteko umeentzat da, eskolako beharretara begira egina, baina ez bakarrik. Izan ere, euskara errazean idatzitako Wikipedia moduko bat izatea nahi dugu, eta, hartara, euskara ikasten ari diren helduentzat ere izan daiteke baliagarria. Edozeinek kontsutatu ahal du, nahi dugulako artikulu irakurterrazak eta ulerterrazak egotea. Wikipediaren bertsio laburtu edo errazago bat izatea nahi dugu, batzuetan Wikipediako artikuluak luzeak, konplexuak eta zailak izaten direlako.
Nork egiten du Vikidia?
Vikidia wiki proiektuan edonork parte har dezake, artikuluak idatziz, aldatuz edo osatuz, informazioa gehituz edo zuzenduz. Horretarako kontua ireki beharra dago, baina oso erraza da. Hori bai, beti errespetatu behar dira egile-eskubideak.
Nabarmendutako artikulua
Antonio Vivaldi.jpg

Antonio Vivaldi (1678ko martxoaren 4a – 1741eko uztailaren 28a) konpositore italiar bat izan zen. Barroko garaiko konpositore italiarrik garrantzitsuena izan zen. Venezian bizi izan zen, eta Vienan hil. Vivaldiren lanik ezagunena Lau urtaroak izenekoa da. Gainera, 400 kontzertu eta 50 operatik gora idatzi zituen.

Entzun

Nabarmendutako irudia
Befana, Italiako zenbait eskualdetan urte hasieran umeei opariak ekartzen dizkien sorgina.


Irakurri beste hizkuntzetan