New York

Vikidiatik
Koldo Biguri (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: thumb|260px|New Yorkeko auzoak: 1.Manhattan, 2.Brooklin, 3.Queens, 4.Bronx eta 5.Staten Island. Fi...)(r)en berrikusketa, ordua: 11:12, 2 uztaila 2018
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Nabigaziora joan Bilaketara joan
New Yorkeko auzoak: 1.Manhattan, 2.Brooklin, 3.Queens, 4.Bronx eta 5.Staten Island.

New York Estatu Batuetako hiri handiena eta ezagunena da, baina ez da hiriburua. 2016ko datuen arabera 8.537.673 biztanle ditu.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatu Batuetako ekialdeko kostaldean kokaturik dago eta bost auzok osatzen dute hiria: Manhattan, Brooklin, Queens, Bronx eta Staten Island auzoek. Auzorik populatuena Manhattan da eta bertan etxeorratz asko daude. Etxeorratz garaiena Empire State Building da.

New Yorken dena da ezaguna, pelikuletan ikusi dugulako: etxeorratzak, taxi horiak, Central Park, museoak, zoologikoa, Broadway kaleko antzokiak, Times Square, Wall Street eta noski, Askatasunaren Estatua.

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirol talde ezagunak daude New Yorken:

  • New York Yankees (beisbola)
  • New York Knicks (saskibaloia)
  • New York Giants (amerikar futbola)