ADN

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
ADNa zulula nukleoaren kromosometan dago

Azido Desoxirribonukleikoa, normalean ADN deiturikoa, espezie baten ezaugarri guztiak (gorputzaren forma, begien kolorea, ilea, etab.) kodetzen dituen molekula da. Antolamendu manual bat bezalakoa da. Gizakiaren zelula bakoitzak, animalien eta landareen espezie guztienak bezala, nukleo bat dauka eta nukleo horretan kromosomak daude. Kromosoma horiek dira ADN molekulak dituztenak.

ADN molekula oso berezia da; beste molekula guztien aldean, ADN da ugaltzeko gaitasuna duen molekula bakarra. Horrek esan nahi du bere buruaren kopiak egin ahal izaten duela. Horregatik esan ohi da ADN "molekula bizia" dela, ugaldu egiten baita.

Horretaz gain, ADNa izaki bizidunetan besterik ez dago. Biziaren molekula da. Materia ez-bizidunean ez dago ADNik, adibidez harri batek ez du molekula hori. Bizidun guzti-guztietan dago ADNa: mikrobio txikienetatik elefante handi bateraino. Animaliak, bakterioak, birusak, landareak... denak dira ADNaren eramaileak.

Justu zelula bat bitan banatu aurretik zelularen ADNa bikoiztu egiten da, kromosomak ere bai, eta zelula-ume bakoitzak hasierako zelulak zeukan kromosomen kopuru bera jasotzen du.

ADN-ak bataz beste 521 urteko bizitza dauka, horregatik ezin daiteke ADN-rik aurkitu 6,8 miloi urte baino gehiago dituzten fosiletan: beraz, ezin daiteke tiranosauro bat klonatu.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ADN-aren molekula helize bikoitz bat da, zeinetan hari bakoitza bestearen kontran orientatuta dagoen ( ⇋ ). Lau base nitrogenatuz osatuta dago, zeintzuk ordena zehatz batean doazen. Lau base nitrogenatuak: A (adenina), T (timina), G (guanina), eta Z (zitosina) dira. Hari bakoitza bestearen osagarri exaktoa da. A bakoitza beti T batekin doa eta G bakoitza Z batekin.


Adibidea:

1. haria ⇀ ATTZAGZTGGZZ

2. haria ↽ TAAGTZGAZZGG


Aurreko adibideak 12 base pare nola jartzen diren erakusten du. Izaki bizidunetan, 3 miloi base pare baino gehiagok osatzen dute genoma. Genoma deskodetu egin behar da zelularentzat baliagarria izan dadin; kode genetikoaren papera da.

ADNaren garrantzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ADNak zelularen informazio genetikoa dauka. Geneak (herentziaren unitateak, gurasoengandik seme-alabengana herentzia biologikoaren ezaugarriak transmititzen dituztenak) ADNan daude, ADNaren zatiak dira. ADNak kode edo klabe berezia dauka bere osagaietan, proteinak sortu ahal izateko behar den klabea. Proteinak zelularen funtzionamendurako ezinbestekoak dira substantziak dira, beraz ADNak izugarrizko garrantzia du proteinak sortzeko eta zelularen funtzionamendurako.

Pertsonak ez gara hain desberdinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri-ustea gorabehera, pertsona baten ADN-a beste edozein pertsonaren ADN-a bezalakoa da %99,5ean (Antzekotasun handia da Gizaki Modernoa eta Neandertalgo Gizakiaren artean). Antzekotasun hau %100ekoa da biki monozigotikoetan, “benetako biki” izenez ere ezagunak direnetan, zeintzuk bata bestearen klonak diren biologiaren ikuspuntutik. Baina diferentzia txikiek gizaki bakoitza bakar egiten dute, adibidez, hatz aztarnek. Hauek “benetako bikietan” ere desberdinak dira.