Abraham Lincoln

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Abraham Lincoln, 1863ko erretratu batean.

Abraham Lincoln (1809ko otsailaren 12a – 1865eko apirilaren 15a) Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) hamaseigarren lehendakaria izan zen.
Gogor borrokatu zen esklabotzaren aurka.
Lehendakari zela, Gerra Zibila lehertu zen AEBetan (Sezesio Gerra), Iparraldeko eta Hegoaldeko Estatuen artean. Hegoaldekoek esklabotza mantendu nahi zuten, eta Iparraldekoek kendu.
Bigarrenez lehendakari hautatua izan eta handik gutxira, tiro bat eman eta erail egin zuten.