Abstentzio

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Abstentzioa sinbolizatzen duen irudi bat.

Abstentzioa hauteskunde edo erreferendum batean botorik ez ematea da, botoa ematera ez joatea. Herrialdeen arabera, abstentzioa eskubidea edo delitua (bozkatzea derrigorrezkoa den estatuetan) izan daiteke.

Bozkatzea derrigorrezkoa ez den herrialdeetan, halako abstentzio portzentaje bat egoten da beti, abstentzio pasiboa deitzen dena; abstentzio pasiboaren atzean ez dago erabaki politiko bat, eta bai aldiz politikarekiko interesik eza. Aldiz, abstentzio aktiboa bada halako erabaki politiko baten ondorioa, sistema politikoaren edo egoera politikoaren kontrako erreakzio modura.

Historikoki, mugimendu anarkistek abstentzio aktiboaren aldeko hautua egin dute, sistema politikoaren aurkako ekintza politiko modura. Bestalde, abstentzio aktiboa hauteskunde edo erreferendum baten aurkako protesta egiteko modu bat ere izaten da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]