Abu Dhabi

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan

Abu Dhabi Asiako herrialde bat eta herrialde horretako hiriburua da. Hiria uharte baten gainean eraikia dago, Persiar golkoaren hegoekialdean, kostaldetik oso gertu. 67.340 km² ditu eta, 2007an, 860.000 biztanle zituen. Arabiar Emirerri Batuetako hiri garrantzitsuenetario bat da.

Hiriko parke bat.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abu Dhabiren inguru batzuk K.a. III. milurtetik jendeztatuak zeuden (jendea bizi zela bertan, esan nahi du horrek). Lurraldeko oinarrizko bizimodu tradizionalak abeltzaintza nomada eta arrantza ziren. Hiriaren jatorria, bestetik, XVIII. mendean dago.

Gaur egun oso hiri moderno eta aberatsa da, baina beti ez da horrelakoa izan; izan ere, XX. mendearen bigarren erdira arte oso herri pobrea zen. Hiriaren ekonomia ondoko jarduera edo aktibitateetan oinarriturik zegoen: gameluen hazkuntza, datilen ekoizpena, barazkien ekoizpena barrualdeko oasietan, arrantza eta, hiriko kostaldean, perlen bilaketa.

Hirian pobreen etxetxoak palmondo-hostoz eginak zeuden, eta aberatseenak, ordea, buztinez. Hau guztia petrolioarekin aldatu zen. 1958an lehen aldiz aurkitu zen petrolioa . Aurkikuntza horrek ez zuen eragin oso handirik izan hasieran, baina, 1971tik aurrera, gauzak asko aldatu ziren; urte horretan, Abu Dhabi estatuak independentzia lortu zuen eta petrolioaren diruak hiria erabat aldatu zuen. Betiko etxetxoen eta txabolen ordez eraikin modernoak eta etxe-orratzak eraiki ziren, hirian luxuzko dendak zabaldu ziren eta errepide eta zubi berriak ireki ziren.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ia basamortuko tenperaturak dituzte, oso beroak. Batzutan harea-ekaitzak izaten dituzte.

Biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertako biztanleek arabieraz hitz egiten dute. Dena dela, biztanle gehienak beste herrietatik (India, Egipto, Pakistan, Filipinak , Erresuma Batua) joandako langileak dira. Ondorioz, hizkuntza asko hitz egiten dira Abu Dhabiden, batez ere ingelesa eta urdua, azken hau India eta Pakistango hizkuntza.