Aizkora

Vikidiatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Aizkora modernoa.
Historiaurreko harrizko aizkorak.

Aizkora egurrezko heldulekua eta metalezko ahoa tresna bat da, batez ere egurra mozteko erabiltzen dena. Garai batean ehizarako eta borrokarako ere erabiltzen zen. Gizakiak oso aspaldi asmatu zuen, Paleolito garaian; baina garai hartan harrizkoak ziren, taillatuak, eta egurrezko edo hezurrezko kirtena izaten zuten. Neolito aroan, berriz, aizkora-harriak leunduak izaten ziren, ez taillatuak; horri esker, hobeak ziren enborrak mozteko.