Alergia

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Beso batean alergiaren proba egiten.

Alergia deitzen zaio gauza bereziren bat arnastean, jatean edota ukitzean gorputzak izaten duen erreakzioari. Erreakzioak mota askotakoak izan daitezke: batzuetan, azkura izaten da; beste batzuetan, doministikuak, malko-jarioa, eta abar.
Dirudienez, munduko biztanleen herenak baino gehiagok dauka alergiaren bat.

Zerk eragiten du alergia?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alergia eragiten duen gauzari alergeno deitzen zaio.
Alergeno ohikoenak hauek dira: akaroak (zomorro txiki-txiki batzuk), polena, janari batzuk eta animalia batzuk.

Zein ondorio eragiten ditu alergiak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Alergiak aztertzen dituen adarrari alergologia deitzen zaio.