Vikidiatik

Alexandria

Nabigaziora joan Bilaketara joan
Alexandriaren ikuspegia, Qaitbay zitadelatik.

Alexandria Afrika iparraldeko hiri bat da. Egiptoko bigarren hiri handiena da, ia 5,2 milioi biztanle ditu.

Alexandria Nilo ibaiaren deltan dago. Azaleraz oso handia da, 32 kilometro luzerako kostaldea dauka.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alexandria K.a. 332 urtean sortu zuen Alexandro Handiak. Berehala bihurtu zen antzinako garaiko hiri garrantzitsua. Itsasargi famatua zeukan Pharos uhartean, eta liburutegi erraldoia ere bai, mundu guztian ezaguna zena. Baina gaur egun eraikin horiek ez dira existitzen.

Gaur egun Egiptoko bigarren hiri handiena da eta ekonomia oso indartsua du.

Leku ikusgarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Qaitbay zitadela
  • Montaza jauregia
  • Abu al-Abbas al-Mursi meskita