Vikidiatik

Allosaurus

Nabigaziora joan Bilaketara joan

Allosaurus izenekoak Jurasikoaren bukaeran Ipar Amerikan eta Europan bizi izandako dinosauro batzuk izan ziren. Allosaurusak 163 eta 144 milioi urte artean bizi izan ziren, antzekoak baina ezagunagoak diren Tyrannosaurus Rex direlakoak baino lehen.

Allosaurus gazte baten ustezko itxura.

Allosaurus izenak “beste muskerra” esan nahi du. Allosaurusak Theropoda izenez ezagutzen den dinosauro-taldeko kideak ziren. Theropodak dinosauro haragijaleak ziren eta euren atzealdeko bi hankekin ibiltzen ziren.

Allosaurusen fosil edo hondakin gehienak Ipar Amerikan aurkitu dituzte.

Nolakoa zen?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Allosaurusa 12 metro luze izatera iristen zen; 4,5 metro altu zen eta 2 tonaraino pisatzen zuen. Allosaurusaren burua oso handia zen (metro bat inguru), eta lepo labur eta lodi batek eusten zion. Allosaurusaren hortzak zorrotzak eta gakotuak edo kurbatuak ziren. Allosaurusak atzapar zorrotzak zituen atzeko oin bakoitzeko hiru hatzetan. Aurreko oin bakoitzeko hiru hatzetan atzapar luze eta indartsuak ere bazituen. Allosaurusaren isats luze eta pisutsuak laguntzen zion seguru aski oreka mantentzen.

Portaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Allosaurusa dinosauro haragijalea zen eta dinosauro belarjaleez elikatzen zen. Bakarrik ehizatzen zuenean Allosaurusa landare trinkoen atzean ezkutatzen zen eta gero bere harrapakinaren gainera egiten zuen salto. Zenbait zientzialarik uste dute Allosaurusak taldeetan ere ehizatzen zuela. Allosaurus-talde batek dinosauro oso handiak harrapatu zitzakeen, hala nola Apatosaurusa eta Diplodocusa. Zientzialarien ustez, Allosaurusa arrautzak jarriz ugaltzen zen.