Ankara

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Anıtkabir mausoleoa.

Ankara Turkiako hiriburua da. Ez da hiri handiena, hori Istanbul da. Anatolia penintsularen erdialdean kokaturik dago, kostaldetik urrun. 2015eko datuen arabera, hiriak 5.270.575 biztanle ditu.

Kemal Atatürk-ek sortu zuen Turkia eta berak erabaki zuen Ankara hiriburu izatea. Horregatik haren hilobia Ankaran dago, Anıtkabir mausoleoa da.