Antzerki

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan

Antzerkia jendaurrean istorioak kontatzeko modu bat da.
Antzezleek buruz ikasten dute istorioa, eta gero jendearen aurrean antzezten dute. Normalean antzokietan aritzen dira, baina plazetan, aretoetan eta kalean ere aritzen dira.
Antzerkian, gehienetan, elkarrizketak izaten dira; batzuetan, bakarrizketak. Dena den, hitzik gabeko antzerkiak ere badira.
Antzerkietan musika, soinua, dantza, eta abar ere erabil daitezke.
Martxoaren 27an, Antzerkiaren Eguna izaten da urtero.

Bi emakume, antzerkia egiten.