Apendize bermiforme

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Apendizearen kokapena.

Apendizea (edo apendize bermiformea) heste itsuaren behealdean dagoen luzapen bat da. Gihar-hoditxo bat da, puntan itxia dena eta 5-8 cm luze izaten dena (baina luzeagoa ere izan daiteke: gizaki bati erauzitako apendizerik luzeenak 26 cm zituen). Animalia batzuetan ez bezala, gizakiarengan ez du inongo funtziorik. Hainbat arrazoirengatik, gerta daiteke apendizea infektatzea; horrelakoetan, ebakuntza erraz bat eginez, zuzenean erauzi edo ebaki egiten da. Izan ere, funtziorik ez duenez, apendizea erauzteak ez du ondorio kaltegarririk.