Arkimedes

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Arkimedes, Domenico Fetti margolariaren koadro batean.

Arkimedes (K.a. 287 - K.a. 212) Greziako fisikari, ingeniari, asmatzaile, astronomo eta matematikari bat izan zen.
Fisikaren arloan, oso aurkikuntza garrantzitsuak egin zituen, eta besteak beste palankaren printzipioa aurkitu zuen.
Makina berritzaileak diseinatu zituen, baita hainbat tresna ere; adibidez, Arkimedesen torlojua izenekoa.
Sirakusa (Italia) hiriari egindako eraso batean hil zen Arkimedes. Soldadu erromatar batek hil zuen, nahiz eta Arkimedesi minik ez egiteko agindua zegoen emana.


Wikibar.png
Blank user.svg BA AL ZENEKIEN?

Dirudienez, Arkimedesek esan zuen «eureka!» hitz ospetsua. Hitz horrek «aurkitu dut!» esan nahi du grezieraz.
Gaur egun, zerbaiten bila eta bila ibili ondoren azkenean aurkitzean edo lortzean esaten da eureka.